XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingoz astronautikan bakarrik erabiltzen dira potentzi aplikazio hauetarako eguzki zelulak, oso garestiak direlako, baina laster merkatuko omen dira.

Orain kilowatt batetako zelula sistema bat 300.000 dollar kostatzen bada, hurrengo hamar urtetan 500 dollarretaraino merkatuko omen dira.

Eskuzko kalkulatore elektronikoekin gertatu den gauza bera gertatuko da.

Bide honetatik askoz ere aurrerago joanda, etorriko omen dira 500 megawatt-etako potentzia Lurrera bidaliko duten sateliteak.

Satelite hauetako batek plaka handi handi bat izanen luke (9,5 Km luze eta 12 Km zabal) eguzki zelulaz hornituta eta lurretik 36.000 Km-tara ibiliko litzateke.

Zelulaok emandako korronte zuzeneko elektrizitateak satelitean bertan mikrouhinak sortuko litutze eta radar antena moduko batez Lurrera bidali.

Hemen mikrouhinak zortzi kilometro diametroko antena batetan jasoko lirateke Korronte alternu bihurtzeko.

Zergait erabili satelite bat horretarako?.

Beti eguzkia hartzen duela ibil daitekelako noski eta Lurrean ipiniko balitz, berriz, ez.